EAJ - PNV

Salle ouverte à la Presse

Documents

Dernières publications

  • 20/02/2012

    Gure ekarpena Iparraldeko Lurralde Elkargo baten sorkuntzaren eztabaidari

    • Type: Alderdi Berriak

    SAR HITZA

    Iparraldeko Lurralde Kolektiboaren proiektuak historian zehar molde ezberdinak jadanik ezagutu ditu. Lehenik " Abertzale " munduak ekarri duen aldarrikapen hau euskal gizarteari hedatu da, politika etiketak edo Alderdi berezi batean izaiteak  gaindituz. François MITTERRANDek engaiamendu bat egin zuen 1981ean, Errepublikako Presidentegai izan zelarik : proposamen hori etzuen gauzatu Errepublikako President izan zelarik.

    Gero ta gehiago - bainan zinez hobetzeko nahian ? - aipatzen den deserdiratzea, gastu publikoaren mutualizazioan, herrien artekoen lankidetza Herri Elkargoen edo Aglomerazioaren mailetan, garrantzitsua iduritzen zauku Iparraldeko Lurralde Elkargo baten defenditzea historia, ekonomia, kultura edo hizkuntza  arrazoinentzat, podere autonomo edo independentistan kokatu gabe. Elkargo hau frantses legedian sartzen da, Konstituzioaren errespetuan. Frantses errepublikako Erakunde berri hau osa lezake, esperimentazio mailan, hor dauden posibilitateak gaur Frantziako administrazioan.

    Tokiko gobernantza eta demokraziaren errespetua dira jokoan, Frantses legediak onartzen duen Konstituzio eta legediaren barnean. Beste kasu konparagarri bat Alzaziako Parlamentua. Herrialde honetan, gaur diren 3 Erakunde publikoek bat eginen dute 2014an, biztanleen erreferendumaren bidez. Alzaziako hautetsien gehiengo zabal batek proiektu horren alde bozkatu dute (101 boz alde, 19 abstenzio eta boz bat kontra). Iparraldeko Proiektu instituzionalak Lurralde Erakunde bat ordezkatzen du, lurralde batean, eskumenekin eta   gaitasun bereziekin.

    1- LURRALDE BAT

    Pays " Pays Basque "-n esparruan lurralde bezala

    Iparraldearen izaera geografiko eta historikoa denentzat adostua da. Bere lurraldea gaur zehaztua da ofizialki, denen adostasunarekin "pays" Pays basque eremuan, hiru lurrade historikoen oinarrian : Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoa. 1992Tik goiti, eremu hori kontutan hartua da Garapen Kontseilu eta Hautetsi Kontseiluen ekimenetan. Beraz, Iparraldearen lurraldea premiazkoa da kudeaketa instituzional berri baten xutik ezartzean.  

    Lurralde ezagun eta onartuaren izaiteak ez da oztopo bat izan behar herrien arteko kudeaketaren errazionalizazio eta garapenean. Iparraldeko lurraldea ez da oztopo bat izan behar ere herrien arteko lankidetze molde batzuei, Iparraldeko herri eta auzoko herrien artean. Berdin izanen da hurbilezko herrien arteko lankidetzan, Iparraldeko herrien eta Gipuzkoa edo Nafarroko herrien artean, gaur den bezala, Bidasoa-Txingudi Konsorzioarekin.

    Iparraldeko erronka demografikoak

    Gaur Iparraldeak 290 000 biztanle ditu, erran nahi baita Pirineo Atlantikako biztanleei %45a eta Akitaniako %9a. Biztanle kopuru horrek kokatzen du Iparraldea, Mayenne edo Ardennes  departamenduen hein berean, metropoleko 25 frantses departemendu biztanle kopuru beheragoa dutelarik.  

    Bainan gure lurraldea bereizten da ere hazkunde demografiko erregular batean, bereziki kanpoko jendeei esker. Euskal kostaldeak eta Baionako hiriguneak jinarazten eta errezebitzen dute kanpoko jende gehienak. Hazkunde hau eskualde bizikor bezala bilakatzen du Iparraldea. Bere geroa, azpiegitura, etxebizitza eta garraio mailetan pentsatu behar du, kolokan ezarri gabe oreka ahulak izadi, zozial eta kultural alorretan, Iparraldeko barnekaldea ere.

    Lurralde hau eta bere biztanleria aski heldua da bere geroa bere gain hartzeko, bere aberastasunak aintzinean ezarriz, ingurumenean, ekonomian eta bere jendeei esker, garapen orekatu, nortasun kultural eta hizkuntz paregabe, tokiko demokrazi aspaldiko ohitura, laguntasun eta mugazgaindiko lankidetzen alde.

    2 – ESKUMENAK

    Iparraldeko Lurralde Kolektiboak, erronka ezberdin horiei erantzuteko, ukan behar ditu usaiako eskumen batzu, gaur Kontseilu Orokorra eta Eskualde Kontseiluan direnak. Eskumen horiek politika publikoen  koherentzia eta eraginkortasunaren izpirituan, osatuak izan behar dira eskumen berriekin, Estadoak uzten dituenak deserdiratze prozesuan, esperimentazio eskumen bereziak, erreglemandu moldean, gero orokortuak izan daitezkenak beste lurraldeetan.

    Derrigorezko eskumenak

    Iparraldeko Lurralde Kolektiboren sortzeak lehen lehenik erran nahi du beste bi lurralde kolektiboen eskumenak gureganatzea. Eskumen horiek eremu guziak hartzen ditu, 1982az geroztik : laguntasuna, prebentzioa, osagarria, inbertsio eta kolegioko langile teknikoen kudeaketa, bideen sarea ... Departamendu esparruan ; formakuntza profesionala, aprendizajea, kultura, lizeoko langileen kudeaketa, ekonomia, planifikazioa eta lurraldearen kudeaketa ... Eskualdearentzat.

    Zentzu ona edo eraginkortasunaren behar mina, koherentzia eta hurbiltasunak, irtenbide batetara eramaiten gaituzte : departamendu eta eskualdeen eskumenen bateratzeak  Iparraldeko Lurralde Kolektibitatean. Bi erakunde hauen ordaintzea Lurralde Kolektibitate batekin ekonomiak ekarriko ditu, bereziki administrazio egituren sinplifikatzean. Alzaziarrak eta itsas urrunen lurraldeek bide hori jarraitu dute ere.

    Iparraldeko lurralde Kolektibitatea, zilegitua erreferentzi instituzio bezala Ipar Euskal Herrian, Estado, herri eta Herri Elkargoen lehen lankidea izanen da. Izan daiteke bultzatzaile bat, Konstituzioaren 72-5aren punduan zor zaion bezala, hitzarmenak errexteko kolektibitate publikoetan, bereziki, azpiegituren eta inberstio handien gaietan.

    Iparraldeko Lurralde Erakundeak Estadoarekin xutik ezarriko du " zerbitzu publikoen lurralde konferentzia", partzuergoekin, lankide publikoekin (Posta, RFF, SNCF, Osasun Eskualdeko Agentzia). " Lurralde konferentzia " hau derrigorrez kontsultatua izan beharko da  zerbitzu  publiko antolaketen erronkeei buruz eta beren ondorioetaz Iparraldeko lurraldean.

    Eskumen berriak " esperimentazio " bidearekin

    Esperimentazioa erreglamenduetan edo/eta legeetan, 2003ko konstituzioaren berrikuspen eta lege organikoek idekitzen duten prozesu luze bati esker, ahalbideratzen dute hautagai izaitea Estadoaren eskumen bat edo gehiago gureganatzeko. Esperimentazio hori posible egiten du bereziki interesatu Kolektibitate bati, lege edo erreglamendu baten moldatzea bere berezitasunen arabera edo bere gain hartzea deserdiratua ez den eskumen bat.

    Lege organikoak zehaztu du esperimentazio eskubide horren aplikapen eremua, 5 urteren denboraldia finkatuz, arraberrigai eta posibilitatea hedatzea esperimentaziioa beste Kolektibitateei denboraldiaren bururatzean. Esperimentazioaren eskubideak bide interesgarriak idekitzen ditu Iparraldeko erronka ezberdinei aurre egiteko. Muga bakarrak dira oinarrizko askatasunetan (bozkatzeko gaitasuna, prentsaren askatasuna ...), eta oinarrizko printzipioetan Konstituzionalki  bermatuak (ad, Laizitatea) eta bixtan dena Estadoko eskumenetan (defentsa nazionala, diplomazia ...) edo Europako Batasuneari transferitu eskumenetan (prezioak laborantxa mailan, dirua ...).

    Iparraldeko Kolektibitatea hautagai izanen da esperimentazioa egiteko 3 alorretan, zehaztuak eta ikusiak Estadoaekin, konstituzio mekanismoaren bidez eta egutegi paraleloa Ipar Euskal Herrian aldaketen egiteko prozesuarekin. Beraz, esperimentazioa ezinbesteko alorrea da Iparraldeko Lurralde Kolektibitatearen sortzeko.

    - Europako Egiturazko Fondoen kudeaketa eta transferentzia : Alzaziako Eskualdea bezala, Iparraldeko Lurralde Kolektibitateak Fondo horiek kudeatu behar ditu (Feder, Feoga, Fse),  bultzatzailea izan behar da Europako ekimenetan (Leader ...) eta gure lurraldea unkitzen dituen lankidetza transnazionalak (Interreg ...).

    - Hizkuntz gaitasuna : euskararen geroa gaur ez da batere segurtatua, ikusiz, Frantziak ez duela izenpetu ere hizkuntz guttituen eurokarta eta Konstituzioko 75-1 artikuluak ez baitu araudien finkatzeko gaitasunik ere. Esperimentazio hori " euskararen eskualde estatutua " bilaka daiteke, euskararen onarpen ofiziala segurtatuz bizi publikoan, beharrezko bermeak segurtatuz hezkuntzan,  erabilpenean, bere garapenean eta helarazia izaiteko. Euskararen Eskualde Estatutua eremu juridikoa sor lezake lankidetza sakon baten egiteko Euskadi eta Nafarro-ko Erakunde publikoekin.

    - Mugazgaindiko eskumena : Baionako itunak Bidasoako Ipar eta Hegoaldeko Erakunde publikoen arteko instituzio lankidetzaren baldintzak sakonagoa eta egunerokoak seguratu ditu. Europako integrazio prozesuak behartzen gaitu urrunago joaitea. Mugazgaindiko eta eskualdeen arteko esperimentazioa posible eginen du lankidetza eraginkorra espazio publikoetan, bereziki Euro euskal Herrialde batean (Nafarroa, Euskadi eta Iparraldea), lankide pribatu edo publikoei zuzenduak diren araudiak sinplifikatuz (diruan, instituzioan, hitzarmenetan ...)

    Iparraldeko Lurralde Kolektiboa, Lurralde Kolektibitate berezi bezala, departamendua eta eskualdearen ordez izanez bere eremuan eta eskumen berriak ukanez, transferizazio edo esperimentazioaren bidez, instituzio baten gaitasun guziak ukanen ditu, Konstituzioaren 72-1 artikuluak eta deserdiratzearen eskubide normalak zehazten duen bezala.

      

    3 – AHALAK

    Asanblada erabakitzailea

    Edozoin tokiko kolektibitate bezala, Iparraldeko Lurralde Kolektiboak, asanblada erabakitzailea ukanen du, " Iparraldeko Lurralde Asanblada " deitua izanen da. Ez du " Lurralde Kontseilari " guttiagorik ukanen, gaur lurralde hortan " Kontseilari Orokor " diren kopuruarekin konparatuz.

    Lurralde Asanbladak hautatua izanen da bozketa unibertsal zuzenean, bozketa berezi batekin : Lurralde Kontseilariak bozkatuak izanen dira zerrenden proporzio bozketan eta Lurralde Kontseilari gehienak bozketa gehiengo uninominalearen bidez hautatuak izanen dira. Edozoin kasutan, hauteskundeak exekutiboaren egonkortasuna eta hautesleen pluralismoa segurtatu beharko dute.

    Lurraldeko Asanbladak tokiko asanblada erabakitzaile baten usaiako eskumenak ukanen ditu.

    Lurralde Ejekutiboa

    Tokiko ejekutibo antolaketa moldea, Lurralde ejekutiboa hartuko duen izena, talde gisa izan daiteke, ejekutibo eta erabakitzaileen arteko podereen banaketa errespetatuz (cf Korzikako Lurralde Kolektiboaren eredua). Lurralde ejekutiboaen kudeaketan presidente bat izanen da.

    Administrazio berezi bat

    Lurralde Ejekutiboa aintzinatuko da Iparraldeko lurralde administrazioaren  ahal humano, ondare eta  teknikoekin. Administrazio hori lehen lehenik osatua izanen da eskualde eta departamendutik etorriko diren jendeetaz, errespetatuz zerbitzuen tranferentziari buruzko araudia, 2004ko Agorrilaren 13ko legearekin bat eginez. Artikulu hori sartzen da tokiko askatasun eta erantzukizunen legedian. Bigarren urrats batean, langileen transferentziak negoziatuak izanen dira Estadoarekin eskumen berrien gauzatzeko, bereziko esperimentazio prozesuan.

    Aurrekontu berezia

    Iparraldeko lurralde Kolektibitatearen aurrekontu sartzeak sartu beharko dira tokiko fiskalitatearen aldaketa orokorrean.Lehen lehenik, Iparraldeko lurralde Kolektiboak fiskalitate esperimentazio baten bidez, fiskalitate berezi eta bakar bat ukanen du, tokiko zergak ordainduz. Sartze fiskal berri honek kolektibitateari segurtatu behar du ibiltzeko margen bat bere aurrekontu beharrei erantzuteko, kontutan hartuz, berrikitan adostu eskumenen transferentzia edo esperimentazioa. Iparraldeko Lurralde Kolektibitatek TIPParen eskualdearen zatia ukan behar du.

    Beraz, zergen ordainduz eta ez gehituz du Lurralde Kolektiboak esperimentazioa egiten ahalko finantzaketa berri batean, argiagoa herritarrentzat, koherenteagoa bere eginbeharrekin. Tokiko zerga berri hori osatua izanen da Estadoaren laguntzekin, gaur departamenduan eta eskualdean joaiten direnak, eraman politiken arabera. Iparraldeko Lurralde Kolektiboak laguntza berezi bat ukan beharko du, esperimentazio eskumenen kudeatzeko (euskararen eskualde estatutua, mugazgaindiko lankidetza ...).

    Bururatzeko, kontutan hartuz Iparraldeko ordezkariei iduritzen zaien beharrezko aldaketak, negoziatuko behar diren egutegiak Estadoarekin, Iparraldeko Lurralde Kolektiboak bere lurralde eta biztanleei segurtatu behar die bideak beharrezko garapenarentzat, Errepublikaren eremu konstituzionala eta legalean. Iparraldeak erakutsi du bere gaitasuna berrikuntzan, bainan ere nahikundean eta lankidetzan. Aspalditik erakutsi du bere tokiko demokrazioaren heldutasuna eta bizitasuna. Iparraldeko Lurrakde Kolektiboa erantzun handia da garai berrien erronkeei begira.

     

                                                                                                                                                 2012ko urtarrilaren 25ean

     

1 page de 1
  • 1

Más documentación

Multimedia

Inscrivez-vous à notre liste d'envoi

Souhaitez-vous être au courant des nouveautés de ce blog?
Inscrivez-vous à notre liste d'envoi

Proteste !